XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gure asaberi ikasitako euskera baiño obea egiñ ustez' Aitzgorri, ez bait daki eta oyen antzeko etimologi oyek gezur gertatzen dira.

Artu Landucci'ren iztegia, ospe txarrekoa baiña gauza egokiak ere dituana, e.b.: enladrillar el suelo = angelua ladrilladu; enladrillado suelo = angelu ladrilladua.

Oraiñ Euskaltzaindi'ko jakintsuek angelu latiñez angulito dala, ta triangelu eta orrelako astakeriak irakasten ari dira.

Eta Ibarrangelua el angulito de la vega dala sinistuko duanik ba al-da, Euskaltzaindia'n ere?

Orra bada: Landucci'k onako au dio: yema de huevo = arraunça corrincoa mollejas de aues = corrinco pistiana: Beraz gorri leenagoko korri itzetik datorr eta Aizkorri esatez eta jatorriz ere Aitzgorri baño egokiagoa da.

Eutsi beraz gure asabek esaten zuenari, eta etimologo-lanak nai duanak egin ditzala, baiña euskerari pakean utzi bere ortan bizi dediñ.

BAIT'ekiñ ere orrelako zerbait gertatzen da.

Baiten ondoren g ordez k eta z ordez tz agertzen dala, eta ori t dualako gertatzen dala.

¿Eta letra bakarkoi aurrean zer?

Atseden adi, goyegi nekatu BAIT AIZ dakidanez bein bakarrik idatzi da, Etxepare'k bere Linguae vasconum primitiae liburuan; hapax est.

Ona BAIT orri buruz Lafitte'k zer dion: (Grammaire basque, n.ampdeg; 769. NOTA.- A l'origine le préfixe bait- n'était san doute que l'adverbe affirmatif bai. Le t de baita et de baitziren s'explique par le renforcement de d et de z après diphtongue. Cf. dautzu pour dauzu, dauku pour daugu il vous a, il nous a. Nous avons gardé bait-en souvenir des vieux auteurs qui écrivaient parfois bait gare, parce que nous sommes.

Arrazoi polita: leen batzuk gaizki idatzi zudenaren oroimenez' guk ere gaizki idatzi.

Manexen jin zaiku eta bizkaitarren etorri jaku gogoratzea aski degu leen ku esaten zala, eta itzaren asierako k denboraz g biurtu dala sinistu aal eduteko.

Gogoratu kerexa eta gerezia, eta orrelako beste asko.

Bukaeretan alderantziz gertatzen da: Erronkari'n ikusten dud (eta ikusten dur) esaten ziran, beste guztiok dut dot, det esatera jo degu, baiña itz-barruan leengo d orri eutsi egiten diogu: ikusi dudan gizona.

Kaletar batzu asi dira ikusi deten gizona esaten, baiña manex euskeraz ori egiñ ezkero naspilla sortzen da: nik ikusi duten gizona, gure auzokoek ikusi duten gizona.

Ongi esatekotan' ikusi dudan gizona eta Ikusi du(d)en gizona esan bear dira.

Emen ere t naasgarri bat sartu da: Orrek ikusi duana esan bearrean ikusi duena esaten dan tokietan heiek ikusi duten gizona esatera jo bearr edun dude.

DUTE ori' DUAN ordez DUEN esaten dan euskalkietan bakarrik esaten da, manez-euskeraz bai, baiña ziberutarrez DV (=)'tik DVE zear DIE esatera jo dude.

Gogoratu bizkaiera zaarreko esaera: Aberatsok jaya daude, txiro gaxook beti neke; auzook bere igui daude beti dabilena eske. (Refranes y Sentencias, 3)

Orain daude, daue, dabe egin da bizkaieraz, gipuzkeraz due.

Ekarri baitzanuan, ekarri baikenuan bezelatsu argitzen da Ekarri deutzu (deutsu) bizkaieraz, ekarri ditutzu manex-euskeraz aski dira leen TZU esaten zala sinisteko, eta itz-asieretan ZU biurtu dala; gogoratu TZINTZARRI = ZINTZARRI.

Beraz BAITZENUAN eta BAIKENUAN nola sortu diran aditzeko eztegu BAI ordez BAIT -dala esan bearrik, askoz gutxiago idatzi bearrik.

Gure asabaen euskerari errespetu aundiago zor diogu, eta idazle zaarr eta berriekin kontuz ibilli.

A. Zatarain.